203. zk., 2021eko urriaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
5188
ERABAKIA, 2021eko irailaren 14koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arbitraje Batzordean Bizkaiko Lurralde Historikoak duen ordezkaria izendatzeko.
Arbitraje Batzordea arautzen duen ekainaren 30eko 13/1994 Legearen 7.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, izendapenak egin baino lehen, foru-aldundien kasuan, Batzar Nagusiei informazio-kontsulta egin behar zaie.
Izapide hori bete ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren ahaldun nagusiak proposatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak, 2021eko irailaren 14an egindako bilkuran, hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Andrés María Urrutia Badiola jauna izendatzea Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 39. artikuluan aurreikusitako Arbitraje Batzordean Bizkaiko Lurralde Historikoak duen ordezkaria izateko.
Bigarrena.– Erabaki hau argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta beraren berri ematea Arbitraje Batzordeari eta interesdunari.
Bilbao, 2021eko irailaren 14a.
Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko foru diputatua,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.