203. zk., 2021eko urriaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ARABAKO FORU ALDUNDIA
5187
ERABAKIA, 2021eko irailaren 14koa, Arabako Foru Aldundiaren Kontseiluarena, Arbitraje Batzorderako Arabako Lurralde Historikoaren ordezkaria izendatzeko.
13/1994 Legearen 7.1 artikuluan ezarritakoaren konforme (13/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Arbitraje Batzordea arautzekoa), izendapen hori egiteko, foru aldundien kasuan, beharrezkoa da aldez aurretik informazio kontsulta bat egitea Biltzar Nagusiei.
Behin izapide hori beterik, diputatu nagusiak proposatuta, Arabako Foru Aldundiak erabaki du, Foru Gobernu Kontseiluak 2021eko irailaren 14an egindako bilkuran,
Javier Balza Aguilera jauna izendatzea Arabako Lurralde Historikoaren ordezkari Euskal Autonomia Erkidegoaren autonomia estatutuaren 39. artikuluan ezarritako Arbitraje Batzorderako.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 14a.
Arabako Diputatu nagusia,
RAMIRO GONZÁLEZ VICENTE.