203. zk., 2021eko urriaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5186
EBAZPENA, 2021eko urriaren 1ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita martxoaren 8ko Ebazpena, 2021. urtean euskararen eremu geografikotik kanpoko zinemaren eta literaturaren sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak emateko Zuzendaritza Kontseiluak onartutako deialdiari buruzkoa.
2021eko martxoaren 18ko EHAAn (56. zk.) argitaratu zen 2021eko martxoaren 8ko Ebazpena, 2021. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zinemaren eta literaturaren sektoreko sortzaile eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak emateko iragartzen duena, (Zuzendaritza Kontseiluak onartua).
Ebazpen horren 11.9 artikuluak honako hau ezartzen du:
«Eskabideak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2021eko urriaren 31n amaituko da. Halaber, epe hori amaitutzat joko da deialdiaren diru-zuzkidura agortzen denean».
COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, deialdi honen xede diren jarduera asko eten eta atzeratu egin dira; beraz, eta 2021ean atzeratutako jarduerei laguntzeko, egokitzat jotzen da deialdiaren epea 2021eko abenduaren 31ra arte luzatzea.
Ondorioz, 11.9 artikulua aldatu egingo da, eta honela idatzita geratuko da:
«Eskabideak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2021eko abenduaren 31n amaituko da. Halaber, epe hori amaitutzat joko da deialdiaren diru-zuzkidura agortzen denean».
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– 2021eko martxoaren 18ko EHAAn argitaratutako deialdiaren 11.9 artikulua aldatzea, eta aldaketa horren berri ematea. Deialdi horrek 2021. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zinemaren eta literaturaren sektoreko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak ematea arautzen du.
2.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Donostia, 2021eko urriaren 1a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.