Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2021eko urriaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5180

EBAZPENA, 2021eko irailaren 29koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Leader eremuko landa-inguruneko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdira bideratutako zuzkidura ekonomikoaren zenbateko berria (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu zen Leader eremua). Laguntza horien 2021eko deialdia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Aginduaren bidez egin zen.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Aginduaren bitartez, Leader eremuko landa-inguruneko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdia egin zen 2021eko ekitaldirako (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu zen Leader eremua). Agindu horren 3. oinarriak deialdiaren baliabide ekonomikoak ezartzen zituen, eta, xedatzen zuenez, laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatuko ziren. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, 1.460.000 euro finantzatu behar ziren; LGENFri dagokion zuzkidura, berriz, geroago sartuko zen.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko apirilaren 22ko Aginduaren bidez, Europako baliabide horiek sartu ziren; horren ondorioz, 2020ko abenduaren 22ko Aginduaren 3. oinarria aldatzen da, eta deialdirako, 5.210.000 euroko guztizko zenbatekoa finkatzen. Zenbateko horretatik, 1.460.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei dagozkie (937.500 euro LGENFren kontrapartida gisa, eta 522.500 euro finantzaketa osagarri gisa), eta 3.750.000 euro, berriz, LGENF funtsari dagozkio.

Aipatutako 3. oinarriaren 4. paragrafoak honako hau xedatzen du: «Emango diren laguntzen zenbateko osoa ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, laguntzak emateko prozeduraren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Kontuan hartuta aipatutako deialdira aurkeztutako proiektuen bolumena, proiektu horien garrantzia eta finantzaketa osagarri handiagoa eskuratzeko aukera, beharrezkotzat jo da aurrekontu-zuzkidura hori handitzea, 4.100.000 euro gehiago esleituta; horietatik, 2.404.200 euro 2021eko ekitaldiaren kargurako ordainketa-kreditu gisa sartuko dira, eta 1.695.800 euro 2022ko konpromiso-kreditu gisa.

Horregatik guztiagatik, eta ahalik eta eskabide gehienei erantzuteko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen gehieneko zuzkidura globala handitu dela. Agindu horren bidez, Leader eremuko landa-inguruneko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak arautzen dira 2021eko deialdirako (2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren esparruan onartu zen Leader eremua).

Gehieneko zuzkidura globala 4.100.000 euro handituko da, eta laguntzen zenbatekoa, guztira, 9.310.000 eurokoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 29a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala