Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2021eko urriaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5179

219/2021 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Mindara «Asociación guipuzcoana para la atención de las personas con diversidad funcional» izeneko elkarteari onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Mindara «Asociación guipuzcoana para la atención de las personas con diversidad funcional» izeneko elkarteak aitormen hori emateko eskatu du, elkartea onura publikokoa dela aitortzea merezi duelako bere ustez, dibertsitate funtzionalaren alorrean egiten duen jarduerengatik.

Mindara «Asociación guipuzcoana para la atención de las personas con diversidad funcional» izeneko elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (zenbakia: AS/G/15813/2011), Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzaren 2011ko otsailaren 21eko Ebazpena dela bide.

Elkarteak bere eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu.

Eratu zenetik, Mindara «Asociación guipuzcoana para la atención de las personas con diversidad funcional» izeneko elkarteak helburu nagusia lortzeko behar diren jarduera guztiak egiten ditu, hau da, Oarsoaldeko eskualdean dibertsitate funtzionala duten pertsonak jarduera fisikoaren, kirolaren eta aisialdiaren eremuetan integratzea. Jarduera horiek guztiak interes orokorrekotzat jotzen ditu gizarteak, oro har.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45.2 artikuluak xedatutakoarekin bat eginez, onura publikoa Gobernu Kontseiluak emandako dekretu bidez aitortuko da, gaiaren arabera egoki diren sailek proposamena egin ostean. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta sailek eta erakundeek egindako txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Hori dela bide, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, interesa duten entitateek eta erakundeek egindako txostenak aztertu dira, eta, Gobernu Kontseiluak 2021eko urriaren 5eko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Mindara «Asociación guipuzcoana para la atención de las personas con diversidad funcional» izeneko elkartea, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita. Elkarte hori Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, AS/G/15813/2011 zenbakiarekin.

Horrekin batera, aitorpen honi dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urriaren 5ean.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala