201. zk., 2021eko urriaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5148
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2021eko uztailaren 9ko Ebazpena jakinarazten duena; ebazpen horren bidez, hasiera ematen zaio jarduera turistikoa egiteko gaitzen duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozedurari.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesa duen pertsonak –eranskinean agertzen da bera– egintzaren testu osoa eskura dezake, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, Donostia), betiere aurretiazko hitzordua hartuta 943 02 25 64 telefono-zenbakian.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 22a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.