201. zk., 2021eko urriaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (659 KB - 26 orri.)
- EPUB (2042 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5143
EBAZPENA, 2021eko irailaren 16koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 17ko ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena. Ebazpen horren bidez, 2020. urtean ohiko okupazioko etxebizitzan leihoak ordezkatzeko inbertsioei dirulaguntzak emateko programaren (Leihoen Renove) oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen duena.
AURREKARIAK
2020ko ekainaren 30eko datarekin, EHAAn, 127 zenbakian, 2020ko ekainaren 17ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2020. urtean ohiko okupazioko etxebizitzan leihoak ordezkatzeko inbertsioei dirulaguntzak emateko programaren (Leihoen Renove) oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen duena.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluaren arabera, dirulaguntzak emateko ebazpenak eta horien aldaketak EHAAn argitaratu behar dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.
Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate printzipioa betetzeko xedez,
EBAZTEN DUT:
Emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, 2020. urtean ohiko okupazioko etxebizitzan leihoak ordezkatzeko inbertsioei dirulaguntzak emateko programaren (Leihoen Renove) kontura.
Bilbao, 2021eko irailaren 16a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.