201. zk., 2021eko urriaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (288 KB - 3 orri.)
- EPUB (289 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5137
EBAZPENA, 2021eko irailaren 16koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena. Ebazpen horren bidez, 2019. urtean hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.
AURREKARIAK
2019ko maiatzaren 13ko datarekin, EHAAn, 88 zenbakian, 2019ko apirilaren 29ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2019. urtean hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen duena.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluaren arabera, dirulaguntzak emateko ebazpenak eta horien aldaketak EHAAn argitaratu behar dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.
Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate printzipioa betetzeko xedez,
EBAZTEN DUT:
Emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, 2019. urtean hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren kontura.
Bilbao, 2021eko irailaren 16a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.