201. zk., 2021eko urriaren 7a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (273 KB - 2 orri.)
- EPUB (251 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5133
EBAZPENA, 2021eko irailaren 16koa, emandako dirulaguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko ebazpenaren arabera emandakoak, 2019. urtean toki herri administrazioaren alorrean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen duena.
AURREKARIAK
2019ko maiatzaren 13ko datarekin, EHAAn, 88 zenbakian, 2019ko apirilaren 29ko Ebazpena argitaratu zen, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2019. urtean toki herri administrazioaren alorrean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen duena.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekok diren dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharraz diharduena, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.
Goraxeago adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen dirulaguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publizitate printzipioa betetzeko xedez,
EBATZI DUT:
Emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, 2019. urtean toki herri administrazioaren alorrean energia eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren kontura.
Bilbao, 2021eko irailaren 16a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.