Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2021eko urriaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5131

EBAZPENA, 2021eko irailaren 15ekoa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, «René Cassin» sarirako 2021eko deialdia egiten duena.

2013ko urriaren 16ko 427/2013 Dekretuak arautzen du Giza Eskubideen «René Cassin» saria, zeinaren helburua baita jendaurrean aitortzea eta nabarmentzea pertsonek eta elkarteek giza eskubideen arloan egin duten lan esanguratsua eta ibilbide pertsonal edo profesionalaren bidez giza eskubideen sustapen, defentsa eta zabalkundean hartu duten konpromisoa.

Dekretu horren 3. artikuluan jasotzen denez, urtero, Giza Eskubideen arloko eskumena duen zuzendaritzako titularrak saria emateko deialdia egingo du, ebazpen bidez; halaber, deialdian ezarriko da zenbat diru emango den sariaren bidez, eta hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia zein diren.

Halaber, aipatutako dekretuaren 6.1 artikuluak ezartzen duenez, saria zein hautagaik merezi duen erabakitzeko, epaimahai bat eratuko da, eta, bertan, giza eskubideekin zerikusia duten ospe handiko 9 pertsonak hartuko dute parte. Giza eskubideen gaian eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez izendatuko dira epaimahaikideak.

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuak xedatutakoaren arabera, 2021eko ekitaldian, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendariak egin behar du sarirako deialdia, eta epaimahaikideak izendatu.

Deialdi hau Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen da. Berdintasunerako, Justiziako eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez onartu zen plan hori.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xedea.

Ebazpen honen helburua da «René Cassin» sarirako 2021eko deialdia egitea.

Bigarrena.– Diru-zenbatekoa.

Sariaren diru-zenbatekoa 12.000 eurokoa da.

Hirugarrena.– Izapidetze presentziala edo elektronikoa.

1.– Hautagaitzak aurkeztu nahi dituzten pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedura honetako izapide guztiak.

2.– Hautagaitzak aurkeztu nahi dituzten pertsona fisikoek kanal presentziala edo elektronikoa erabili ahal izango dute. Kanal bat edo bestea erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren hurrengo izapideetan bide bera erabili behar denik, edozein unetan alda baitaiteke.

3.– Hautagaitzak aurkezteko moduari buruzko xehetasunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0027006

4.– Eskabidea egin ondorengo izapideak, bide elektronikoa aukeratuz gero, helbide honetan egingo dira: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak eskuragarri daude helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Laugarrena.– Hautagaitzak aurkezteko eta formalizatzeko epea.

1.– Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Bitarteko elektronikoen bidez aurkezten diren hautagaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta egingo dira.

3.– Hautagaitzak presentzialki aurkezten badira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako tokietan aurkeztu ahal izango dira.

4.– Eskabideak Zuzenean Zerbitzuan aurkezteko, aurrez hitzordua eskatu beharko da soilik, https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidera sartuta, edo, bestela, telefono-zenbaki esklusiboaren bidez, aurrez hitzordua eskatu edo baliogabetzeko: 945 01 90 00.

Bosgarrena.– Hautagaitzak eta aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Hautagaitza, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasunaren zuzendariari zuzendu beharko da eta inprimaki normalizatuan bete beharko da, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri baitago.

2.– Hautagaitza horrekin batera, hauek aurkeztu behar dira:

– Sarirako hautagaiak egindako ekarpena zehazten duen dosierra.

– Proposatutako pertsonaren aldeko atxikimenduak edo abalak.

Seigarrena.– Epaimahaia.

Hauek izango dira epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Jose Antonio Rodríguez Ranz jauna, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzaren sailburordea.

Bokala: Silvia Escobar Moreno andrea, Giza Eskubideen inguruko gaietarako Espainiak 2011ra arte izandako misio bereziko enbaxadorea.

Bokala: Jon Mirena Landa Gorostiza jauna, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren zuzendaria.

Bokala: María Oianguren Idígoras andrea, Gernika Gogoratuz-en zuzendaria.

Bokala: Juan José Alvarez Rubio jauna, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Zuzenbidean doktorea.

Bokala: Izaskun Landaida Larizgorta andrea, Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria.

Bokala: Mikel Mancisidor de la Fuente jauna, Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko kidea.

Bokala: Manuela Mesa andrea, CEIPAZ-Bakearen Kulturako zuzendaria eta DEMOSPAZ Unibertsitate Institutuko zuzendariordea.

Bokala: Francisco Javier Galparsoro García jauna, CEAR- Euskadi-ren presidentea.

Idazkaria: Monika Hernando Porres andrea, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasunaren zuzendaria.

Zazpigarrena.– Araubidea.

Deialdi-ebazpen honetan aipatzen den saria honako hauetan xedatutakoari atxikiko zaio: giza Eskubideen «René Cassin» saria arautzen duen 2013ko urriaren 16ko 427/2013 Dekretuan; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren VI. tituluko VI. tituluko agindu-emaileen VI. tituluan eta III. kapituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Araubide Juridikoaren Legearen testu bateginean onetsitakoan.

Zortzigarrena.– Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordeari, hilabeteko epean gehienez ere, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bederatzigarrena.– Ondorioak.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 15a.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

ERANSKINA

I.– ESKABIDEAN SARTU BEHARREKO DATUAK.

1.– Identifikatzea.

Organo instruktoreari zuzendua: Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritza.

Eskatzailea:

Honela dihardu: espedientearen pertsona/erakunde interesduna da, edo honen ordezkaria.

Identifikazio-agiria:

Zenbakia:

Erakundearen izena:

Jakinarazpenak eta komunikazioak helbide honetara bidaliko dira:

Espediente hau izapidetzean administrazioak bidaltzen dituen jakinarazpenen hartzaileak hauek izango dira: (elkartea/IFK).

Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala.

Elektronikoa: Nire karpetaren jakinarazpen- eta komunikazio-erretilura bidaltzen dira. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar da.

Bide elektronikoari buruzko oharra: jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat joko da Nire karpetan eskuragarri jarri eta 10 egun naturaleko epean. Epe hori betetakoan, ulertuko da uko egiten diozula jakinarazpenari, eta hala jasoko da espedientean. Izapidea egintzat joko da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.

Abisuak jasotzeko datuak.

Ohar bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera, Nire karpetan jakinarazpenen bat edo komunikazioren bat duzunean.

Posta elektronikoa:

Posta elektronikoaren berrespena:

Telefono mugikorra:

Komunikazio-hizkuntza.

Mezu elektronikoen eta abisu-mezuen bidez bidaliko zaizkizun jakinarazpenak eta komunikazioak zuk adierazitako hizkuntzan egongo dira.

Gaztelania/Euskara.

Datuak erabiltzeko baimena.

– Nire komunikazio- eta abisu-datuak, oro har, Eusko Jaurlaritzako sailekin eta erakundeekin ditudan harremanetan erabiltzea nahi dut.

– Nire komunikazio- eta abisu-datuak espediente hau kudeatzeko soilik erabiltzea nahi dut.

Datuen babesari buruzko informazio oinarrizkoa.

Eskabidean agertzen diren datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasunaren Zuzendaritza.

Helburua: bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko laguntzak kudeatzea.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak:

Ez da daturik lagatzen.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: gure web-orrian kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua.

(https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/144400-capa2-eu.shtml).

Araudia:

Datuen babeserako erregelamendu orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

3/2018 lege organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

Proposatutako erakunde edo pertsonaren datuak.

Izen-abizenak.

Identifikazio-dokumentua: Zenbakia:

Helbide elektronikoa: Telefonoa:

Erantzukizunpeko adierazpenak.

Bateragarritasun-adierazpenak.

Hau adierazten dut:

– Eskatzailea ez da administrazio publikoek edo erakunde pribatuek helburu bererako emandako laguntzarik edo dirulaguntzarik jasotzen ari.

– Eskatzailea helburu bererako laguntza edo dirulaguntzaren bat jasotzen ari da administrazio publikoetatik edo erakunde pribatuetatik (puntu honetako datuak zehaztu behar dira dagokion dokumentuan).

– Eskatzaileak helburu bererako laguntza edo dirulaguntza eskatu dio administrazio publikoren bati edo erakunde pribaturen bati, eta ebazpenaren zain dago (dagokion dokumentuan zehaztu behar ditu puntu honetako datuak).

– Eskatzaileak ez du dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik jaso.

– Eskatzaileak ez du dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko legez ezarritako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak berariaz aipatuta.

– Erakunde eskatzailea ez dago sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozeduretan.

– Eskabide honetako datu guztiak egiazkoak eta osoak dira, baita aurkezten dudan dokumentazio guztia ere, eta nire gain hartzen dut dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).

Erantzukizunpeko adierazpen edo komunikazio bati gehitzen zaion edozein datu edo informazio funtsean zehatza ez bada, faltsua bada edo falta bada, edo administrazio eskudunaren aurrean erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bada, edo deklaratutakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, edo jakinarazpena egiten bada, ezinezkoa izango da ukitutako eskubidea edo jarduera gauzatzen jarraitzea gertaera horien berri jakiten den unetik aurrera, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak alde batera utzi gabe (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).

Aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio-organoak honako datu hauek egiaztatuko ditu administrazio eskudunean:

– Zerga-betebeharren ordainketan egunean egoteari buruzko datuak (EAEko foru-aldundiak edo Estatuko Zerga Agentzia).

– Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketan egunean egoteari buruzko datuak (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia - Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia).

Prozedura honen instrukzio-organoak ofizioz egiaztatzearen aurka nago (39/2015 Legearen 28. artikulua). Aurka eginez gero, erakunde horiek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

Aurkeztutako dokumentuak.

Dokumentu mota.

Proposatutako pertsonaren edo erakundearen ekarpena egiaztatzen duen dokumentazioa.

Abalak edo atxikimenduak:

Izena:

Sinadura:


Azterketa dokumentala