Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2021eko urriaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5130

EBAZPENA, 2021ko irailaren 16koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bitartez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 14ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2021-2022 ikasturtean Eskolako Agenda 2030 programa garatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen.

Aipatutako 2021eko apirilaren 14eko Aginduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kontuan hartuta agindu horretako 13. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak, eta horretarako eratutako balioespen-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1.- Ebazpen honetan adierazten diren dirulaguntzak ematea.

2.- Dirulaguntzak ordaintzeko, 2021eko maiatzaren 14ko Aginduaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.

3.- Emandako dirulaguntzen berri jakinaraztea ebazpen honetan zerrendatutako ikastetxeei, dirulaguntzetarako deialdia egiten duen aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz.

4.- Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumeneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 16a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala