Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2021eko urriaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5127

EBAZPENA, 2021eko irailaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Miren Josune Pérez Estrada andreak gainditu egin duela 2021eko otsailaren 15eko ebazpenak (2021eko martxoaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Zuzenbide Prozesala» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Miren Josune Pérez Estrada andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***4694**. Kodea: AGC8L1-D00160-14. Jakintza arloa: Zuzenbide Prozesala. Saila: Zuzenbide Publikoa. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Zuzenbide Prozesala I», «Zuzenbide Prozesala II» eta «Zuzenbide Prozesala III».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko irailaren 22a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala