Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2021eko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

NERBIOI ERAIKINA, S. COOP. EN LIQUIDACIÓN
5041

IRAGARKIA, likidazioan dagoen «Nerbioi Eraikina, S. Coop.» sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzkoa.

2021eko uztailaren 14an, 18:00etan (2. deialdia), egin zen likidazioan dagoen «Nerbioi Eraikina, S. Coop.» kooperatibaren ohiko batzar orokorra, modu telematikoan, 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 40. artikuluak xedatutakoa betez (8/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurriena); hau da, bazkideak ez ziren fisikoki bertaratu. Kooperatiba osatzen duten 58 bazkideetatik 23 eta ordezkaria duen bat telematikoki bertaratu ziren, eta aho batez, honako erabaki hauek hartu ziren;

ERABAKIAK

«Nerbioi Eraikina, S. Coop. sozietate kooperatiboa desegitea eta likidatzea.»

«Kooperatibako administratzaileak kargutik kentzea eta kooperatibako likidatzaile bakar gisa izendatzea Amaya Otaola Alava andrea, Nerea Marquinez Estebanez andrea eta Victor Daniel Martin Fernandez jauna, kooperatibaren estatutuetako 44. artikuluan ezarritakoa betez eta Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluarekin bat etorriz.»

«Onartzea likidazioan dagoen «Nerbioi Eraikina, S. Coop.» sozietatearen ondare egoeraren azken balantzea, aldeko 15 botorekin, kontrako 3 botorekin eta 6 abstentziorekin».

«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoa betez egin dena. Horren arabera:

«Likidazioan dagoen «Nerbioi Eraikina, S. Coop.» kooperatibaren ondasuna (6.468,70) ordaintzea, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan ezarritakoa betez».

«Ohiko batzar orokor horretan hartu diren erabaki guztiak publiko egiteko behar diren izapide guztiak egitea, horrela egin behar delako gero Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko.»

Ohiko batzar orokorraren akta amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrek sinatu dute egun bereko 19:00etan.

Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.

Bilbao, 2021eko uztailaren 14a.

Kargua uzten duen idazkaria,

VICTOR DANIEL MARTIN FERNANDEZ.

Likidatzaile bakarrak,

AMAYA OTAOLA ÁLAVA.

NEREA MARQUINEZ ESTEBANEZ.

VICTOR MARTIN MARTIN FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala