Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2021eko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5040

EDIKTUA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2021eko ekainaren 9an hartutako erabakiak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 67/2021,150/2021, 261/2021, 287/2021 eta 291/2021 ebazpenen aurka jarritako errekurtsoei buruzkoak.

67/2021,150/2021, 261/2021, 287/2021 eta 291/2021 ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoen gaineko erabakiak eman direnez, eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan adierazitako moduan jakinarazi ezin izan zaienez, lege beraren 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, honen bidez ematen da jakitera erabaki horien berri, Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

Argitalpen honen bidez jakinarazten diren erabaki horiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean daude gordailatuta, eta interesdunek han eskura ditzakete (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz). Orobat, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hileko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke erabaki horien aurka.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko idazkaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala