197. zk., 2021eko urriaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (253 KB - 2 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5039
EDIKTUA, 2021eko abuztuaren 27koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, honako dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzei buruzko ebazpenak jakinarazten dituena: 30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituena.
Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Familia eta Haurren Zuzendaritzan eskura ditzaketela (Intxaurrondo kalea 70, 20015 Donostia / San Sebastián).
Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 27a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.