197. zk., 2021eko urriaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 5 orri.)
- EPUB (356 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5034
EBAZPENA, 2021eko irailaren 13koa, Kulturako sailburuordearena, 2021eko urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.
2021eko martxoaren 12an argitara eman zen EHAAn 2021eko martxoaren 3ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 9.3 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 3ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 13a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.