Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2021eko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5033

EBAZPENA, 2021eko irailaren 22koa, Osasuneko sailburuordearena; honen bitartez, GIB/hiesa, C hepatitisa, eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak ematen dira.

Osasuneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 11ko Aginduak GIB/hiesa, C hepatitisa, eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzetarako deia egin zuen. Agindu horren 13. artikuluak xedatu zuen laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango zirela, horretarako izendatutako Balioeste Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta.

Batzorde horrek bilera egin du 2021eko irailaren 17an, eta han egindako proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Taula honetan ageri diren elkarteei bertan ageri diren dirulaguntzak ematea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 22a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala