197. zk., 2021eko urriaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (279 KB - 4 orri.)
- EPUB (287 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5032
EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 31koa, Plangintza eta Antolaketa zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko dirulaguntzak emateko erabakia hartzen duena.
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 25eko Aginduak (2021eko ekainaren 7ko EHAA), bere 1. artikuluan, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2021-2022 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko dirulaguntzak ematea arautzen du.
Aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak eta eskatutako dokumentazioa betetzen direla egiaztatu ondoren,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean jasotzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea industria lanbide-arloko heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taula argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 31.
Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,
NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.