Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2021eko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5031

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 31koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko dirulaguntzak emateko erabakia hartzeko dena.

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko maiatzaren 25eko Aginduak (2021eko ekainaren 7ko EHAA), bere 1. kapituluan, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2021-2022 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko dirulaguntzak ematea arautzen du.

Aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritako baldintzak eta eskatutako dokumentazioa betetzen direla egiaztatu ondoren,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean jasotzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea zerbitzuen eta besteen lanbide-arloetako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taula argiataratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 31.

Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala