197. zk., 2021eko urriaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5030
HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2021eko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena (2020-2021 ikasturtea). Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu horiek (L4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Mota horretako hutsak aurkitu dira 2021eko irailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (191. zk.) argitaratutako agindu honetan: Agindua, 2021eko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena (2020-2021 ikasturtea). Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu horiek (L4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Euskarazko bertsioan, Laburpenean 2021/191 (5/2) orrialdean, eta testuan 2021/4872 (14/1) orrialdean,
honela dio:
«AGINDUA, 2021eko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena (2020-2021 ikasturtea). Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu horiek (L4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak)».
baina honela behar du:
«AGINDUA, 2021eko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena (2021-2022 ikasturtea). Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu horiek (L4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak)».