Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2021eko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5029

AGINDUA, 2021eko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen dena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta Kristau Eskolaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxe pribatuetako taldearen ordezkariak izan diren pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik kentzea:

– Mikel Ormazabal Loinaz jauna.

– María Luisa Aranburu Zubillaga andrea, Mikel Ormazabal Loinaz jaunaren ordezkoa.

– Xabier Elorza Ponce jauna, Agustín Eizagirre Agote jaunaren ordezkoa.

2. artikulua.– Haien tokian, eta agintaldia amaitzeko geratzen den aldirako, honako pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, ikastetxe pribatuetako taldearen ordezkari gisa:

– Diego Bande Cordero jauna.

– Eva Rodriguez Salcedo andrea, Diego Bande Cordero jaunaren ordezkoa.

– María Rengel Franco andrea, Agustín Eizagirre Agote jaunaren ordezkoa.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala