Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2021eko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5028

HUTS-ZUZENKETA, honako Agindu honena: «Agindua, 2021eko irailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita 2021-2022 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko dirulaguntzen deialdia.».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Agindu honetan: «Agindua, 2021eko irailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita 2021-2022 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko dirulaguntzen deialdia». Agindu hori 2021eko irailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (185. zk.) argitaratu da. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

5.4 artikuluan, 2021/4770 (17/4) orrialdean,

honela dioen lekuan:

«4.– Interesdunek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte prozedura honetako izapideak eskatu, kontsultatu eta egiteko, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0120509»

honela esan behar du:

«4.– Interesdunek bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte prozedura honetako izapideak eskatu, kontsultatu eta egiteko, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0120510»


Azterketa dokumentala