Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2021eko urriaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5020

EBAZPENA, 2021eko irailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu-nitxo berrien alorreko 2021eko ekitaldirako laguntza ekonomikoen deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.

Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa antolatzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan (2021-07-29ko EHAA), lehentasunez langabetuei zuzendutako enplegu-nitxo berrien alorrean lanbide-gaitasunetarako prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen 2021eko deialdiaren 7. artikuluak, zeinak arautzen baititu prozedura eta ebazpena, 3. apartatuan ezartzen duenez, eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde tekniko bat eratuko da.

Batzordea honela osatuko da:

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendaria.

– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko bi teknikari.

Deialdiaren 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzorde hori da aurkeztutako eskabideen ebazpen-proposamena egiteko arduraduna.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honek aipatzen duen deialdiaren 7. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera jakinaraztea:

Batzordeburua:

– Jesús Losada Besteiro, Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendaria.

Idazkaria:

– Laura Lapeyra Lasa, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Bokal titularrak:

– Mari Carmen Vea-Murguía Basterra, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.

– Iñigo Saez Uribarri, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Ordezko bokalak:

– Juan Carlos García Rejas, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.

Ebaluazio-batzordea balio osoz eratutzat joko da lehendakaria eta idazkaria (edo haien ordezkoak) eta gutxienez kideen erdiak bertaratzen direnean.

Lehendakaria ez badago, batzordekideetako bat izango da batzordeburu, arestian aipatutako hurrenkeran.

Idazkaria ez badago, bokaletako batek beteko ditu bere eginkizunak, aurretik zerrendatzen diren alderantzizko hurrenkeran.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 6a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JESÚS LOSADA BESTEIRO.


Azterketa dokumentala