Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2021eko irailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4931

EDIKTUA, emandako asistentzia sanitarioarengatik Administrazio Publikoaren ondare-erantzukizunari buruz jarraitutako 80/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Ezinezkoa izan da, interesdunak adierazitako helbidean, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian izapidetzen ari den ondare-erantzukizuneko administrazio-prozeduraren instrukzio-egileak hartutako 80/2018 Erabakiaren jakinarazpena aurrez aurre egitea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/15 Legearen 82. artikuluan entzunaldi-izapideari buruz xedatutakoa betetzeko, eta, ondorioz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez, dagokion ediktua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, interesdunari jakinarazteko 156 folioz osatutako administrazio-espedientearen berri ematen zaiola, eta erreklamaziogileari hamar eguneko epea emateko alegazioak egin ditzan eta egoki iritzitako dokumentazioa eta froga osagarriak aurkez ditzan.

Interesdunak administrazio-espedientea kontsultatu ahal izango du, baita haren kopia bat lortu ere, helbide honetan:

Osakidetza.

Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetza.

Araba kalea 45.

01006 Vitoria-Gasteiz.

Argitara ematen da eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta hark jakinarazpen indibidualtzat hartu behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 1a.

80/2018 prozedurako idazkaria.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala