Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2021eko irailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4921

EBAZPENA, 2021eko irailaren 10ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2021. urtean euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

AURREKARIAK

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2021eko apirilaren 12ko Ebazpenak, 2021ean euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen du.

Ebazpen horren 11. artikuluak ezartzen duenez, modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzordeak osatuko dira.

Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2021ean euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko dirulaguntzen eskaerak aztertuko dituen balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea.

Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.

– Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

– Bokalak:

• Mikel Ozkoidi jauna, edo haren ordezkoa.

• Itziar Iraola andrea, edo haren ordezkoa.

• Frank Suarez jauna, edo haren ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Donostia, 2021eko irailaren 10a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala