193. zk., 2021eko irailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 3 orri.)
- EPUB (319 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4919
EBAZPENA, 2021eko irailaren 3koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2021. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion, 2021. urtean gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko abenduaren 3ko Aginduaren babesean.
Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2020ko abenduaren 3ko Aginduaren 18.2 artikuluak.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jendaurrean jartzea Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko abenduaren 3ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda. Eranskinean daude jasota.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 3a.
Gazteriako zuzendaria,
AGURTZANE LLANO CUADRADO.