Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2021eko irailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4918

EBAZPENA, 2021eko irailaren 6koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egingo baitira segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioari buruzko dekretu-proiektua egiteko prozeduran.

2020ko azaroaren 5ean eta 11n sinatutako Aginduaren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Hezkuntzako sailburuak erabaki zuten segurtasun-industrialaren arloko profesionalen kualifikazioari buruzko dekretu-proiektua egiteko prozedura hastea, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera eta bete beharreko gainerako legeen arabera.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan agindutakoaren arabera, eta hasteko aginduaren xedapenetan adierazi bezala, herritarren eskubide eta interes legitimoak ukitzen dituzten xedapenei entzunaldiaren izapidea egin behar zaie, bai eta izaerarengatik hala behar duten gainerako xedapenei ere. Bestetik, manu horren bigarren apartatuan, adierazita dago nola egin daitekeen entzunaldi hori: zuzenean, edo eraginpean hartuta dauden herritarrak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde eta elkarteen bitartez –zeinek legez onartuta egon behar baitute–, baldin eta erakunde eta elkarte horien helburuek xedapenaren xedearekiko lotura zuzena badute.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133. artikuluan ezartzen duenarekin bat, «arauak pertsonen eskubide eta interes legitimoei eragiten dienean, zuzendaritza-zentro eskudunak dagokion webgunean argitaratuko du testua, ukitutako herritarrei entzunaldia emateko eta beste pertsona eta entitate batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarriak jasotzeko. Era berean, zuzenean eska dakieke iritzia arauaren eraginez beren eskubide edo interes legitimoak ukitzen zaizkien pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten eta beren helburuak arauaren xedearekin zerikusi zuzena duten antolakunde edo elkarte legez aitortuei».

Manu horiek betetzeko, dekretu-proiektua egiteko prozedura hasteko aginduan, egin beharrekotzat jo zuten entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egitea, izapidetzen ari den arauan ahalik eta eragile gehienek parte hartzea bermatze aldera.

Azaldutakoa kontuan hartuta, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23koa 68/2021 Dekretuarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egitea segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioari buruzko dekretu-proiektuari, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko apartatuan xedatutakoa betetzeko, dekretu-proiektuaren testua eskura jarriko da bai formatu fisikoan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I, O eraikina, 5. solairua, F gunea), bai formatu elektronikoan Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean.

Halaber, epatu egiten dira xedapenaren xedearekiko lotura zuzena duten eta ukitutako pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde eta elkarteak, baldin eta legez aitortuta badaude.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 6a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.


Azterketa dokumentala