193. zk., 2021eko irailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4917
EBAZPENA, 2021eko uztailaren 19koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita Auto Industrial Basconia SA sozietatearen baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko entitate aintzatetsi gisa.
AURREKARIAK
Bat.– 2021eko uztailaren 5ean, Auto Industrial Basconia SA sozietatearen ordezkariak espezialitate honetan baimendutako profesionalak prestatzeko entitate aintzatetsi gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan.
• Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen maneiatzailea.
Bi.– Eskabide horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak V. kapituluan aurreikusten dituen baldintzak eta betekizunak oraindik ere betetzen zituela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zuen.
Hiru.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2021eko uztailaren 16an, berritze-baimenaren aldeko txostena eman dio Auto Industrial Basconia SA sozietateari entitate aintzatetsi gisa jarduteko.
Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak ezarritakoaren arabera.
Bi.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak xedatutakoari jarraikiz, gaur egun halako aintzatespena duten erakundeek 5 urtean behin berritu beharko dute baimena, hura emateko baldintzak eta betekizunak betetzen jarraitzen dutela egiaztatu ondoren.
Hiru.– Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak egindako txostenaren arabera, eta bertan aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, egiaztatuta geratu da Auto Industrial Basconia SA sozietateak oraindik ere betetzen dituela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako baldintzak.
Aipatutako legezko aginduak eta oro har aplikatu behar diren gainerako aginduak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Espezialitate honetan baimendutako profesionalak prestatzeko entitate aintzatetsi gisa berritzea Auto Industrial Basconia SA sozietatea, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren arabera:
• Fluordun hozgarriak erabiliz, gizakien giro erosotasunera zuzendurik, ibilgailuetan instalatuta dauden hozkailu sistemen maneiatzailea.
2.– Aintzatespen hori daukan erakunde orok bete egin beharko ditu aplikatu behar diren legezko eta arauzko xedapenetan ezarritako betebeharrak, eta, zehazki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
3.– Aintzatespena duten erakundeek ez badituzte betetzen aipatutako dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoaren arabera bete behar diren betebeharrak eta konpromisoak, aintzatespena galduko dute.
4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
5.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Bilbao, 2021eko uztailaren 19a.
Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.