193. zk., 2021eko irailaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 4 orri.)
- EPUB (354 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4916
AGINDUA, 2021eko irailaren 6koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza eta/edo lanpostua dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa behin betiko ebazten duena.
Ikusi da Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza eta/edo lanpostua dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutako lekualdatze-lehiaketa espezifikoaren ondorioz izapidetutako espedientea.
Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren VI. liburuko VIII. tituluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Behin betiko ebaztea Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketa, Justizia, Lan eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutakoa, eranskinean adierazten den moduan.
Bigarren artikulua.– Lehiaketa honetan parte hartu eta destinorik lortu ez duten eskabideak iraungitzat jotzea. Beraz, hurrengo lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.
Hirugarren artikulua.– Lehiaketa honetan esleitu ez diren plazak bete gabe uztea.
Laugarren artikulua.– Destinoa lortu eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo senideak zaintzeko borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek 2021eko irailaren 30ean utziko dute lanpostua, baldin eta ez badira itzultzen lehiaketa honetan aipatzen diren kidego edo eskaletako batera ere.
Bosgarren artikulua.– Funtzionarioak lanpostua utzi eta hurrengo hiru egun baliodunetan jabetuko dira lanpostuaz, baldin eta herriz aldatzen ez bada, edo hurrengo zortzi egun baliodunetan, autonomia-erkidegoz aldatzea badakar, eta hogei egun baliodunetan, autonomia-erkidegoz aldatzea badakar, Kanarietako Autonomia Erkidegoan, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoan, Ceutan eta Melillan izan ezik, horietan hilabetekoa izango baita. Plaza baten esleipendunak lanpostuaz jabetzearekin batera zerbitzu aktibora itzultzea lortzen badu, lanpostuaz jabetzeko epea hogei egun baliodunekoa izango da, eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatu beharko da.
Lanpostuaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen ari den funtzionarioa «funtzionarioaren herritzat» joko da zerbitzuak benetan ematen ari den herria.
Seigarren artikulua.– Esleitutako destinoei ezin zaie uko egin. Justizia Administrazioko Zuzendaritzak horien esleipenaren berri emango dio Justizia Ministerioari.
Zazpigarren artikulua.– Esleitutako plazak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek lanpostua utzi beharko dute titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Aldi berean argitaratzea lortzen ez bada, epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 6a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.