192. zk., 2021eko irailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4910
IRAGARKIA. Honen bidez, ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko erabakiak jakinarazten dira.
Eranskinean aipatutako ibilgailuen hondakin-tratamendua erabakia interesdunei helarazi nahi izan zaien arren, egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Trafikoko zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko irailaren 6a.
Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,
xabier auzmendi doyharzabal.