Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2021eko irailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4906

211/2021 DEKRETUA, irailaren 21ekoa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita, Gipuzkoako Foru Aldundiak nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Ikaztegietan, GI-2131 eta GI-3851 errepideen arteko bidegurutzea hobetzeko proiektua (13-SV-135/2018) burutzeko beharrezko ondasunak eta eskubideak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, «Ikaztegietan, GI-2131 eta GI-3851 errepideen arteko bidegurutzea hobetzeko proiektua (13-SV-135/2018)» delakoaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

Bide Azpiegituretako Departamentuko diputatuak 2021eko otsailaren 16an emandako Foru Aginduaren bidez, honako hau ebatzi zen: nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, prentsan eta 2021eko martxoaren 4ko eta 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (42. zk eta 44. zk.). Geroago, Bide Azpiegituretako Departamentuko diputatuak 2021eko apirilaren 26an emandako Foru Aginduaren bidez, honako hau ebatzi zen: Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak ukitzen dituen eskubideak eta ondasunak okupatzea urgentziako deklaratu dezan, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

GI-2131 «Ordizia-Alegia» eta GI-3851 «Baliarrain» errepideen arteko bidegurutzea «T» motakoa da. Bertan, Ikaztegietatik Baliarraineranzko mugimendua erraketa itxurako bide gehigarri baten bidez egiten da, galtzadaren eskuinaldean. Behin bide honetan, ezkerrerantz biratzen da eta stop bat egin ondoren, zeharka gurutzatzen dira GI-2131 errepideko bi erreiak, GI-3851 «Baliarrain» errepideak hasiera duen zubia hartzeko.

Bidegurutze eredu horrek (gurutzatzeko maniobra perpendikularra bi errei zeharkatuz egiten da) arrisku egoerak sortzen ditu. Istripua gertatuz gero, talkek errepidea gurutzatzen ari den autoaren albo bati eragiten diote; hau da, inpaktuen artean okerrena.

Ezkerreranzko biraketa hori egin behar dute bai ibaiaren bestaldeko enpresetara sartu nahi dutenek, bai GI-3851 errepidea hartu nahi dutenek. Errepide hori, Baliarrain udalerrira doan bide bakarra da. Beraz, udalerri oso baterako sarrera da.

Bide-segurtasuna hobetzeko eta bi errepide horietako erabiltzaileen arrisku egoerak murrizteko, bidegurutze horren aldaketa proiektatu da: Ikaztegieta-Legorreta noranzkoan itxaroteko erdiko errei bat egingo da, honela ezkerreranzko biraketa errei bakarra zeharkatuz egin ahal izateko.

Bidegurutze honen bide-segurtasunaren hobekuntza atzeratu ez dadin, beharrezkotzat eta premiazkotzat jotzen da proiektu honetan jasotakoa burutzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2021eko irailaren 21eko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetzeko, «Ikaztegietan, GI-2131 eta GI-3851 errepideen arteko bidegurutzea hobetzeko proiektua (13-SV-135/2018)» burutzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz abiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztuta eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 21ean.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala