Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2021eko irailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4903

208/2021 DEKRETUA, irailaren 21ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da, besteak beste ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (dekretu horiek aldatzen dituzte funtzionarioei eta langile lan-kontratudunei gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, batzuen zein besteen analisi funtzionalak egiteko prozesuak amaitu eta gero).

Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, aldian-aldian, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira lanpostuen zerrendetan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Horiek horrela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko irailaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrenden aldaketak. Aldaketa horiek dekretu honen I. eta III. eranskinetan daude jasota, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatu zuen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.

Bigarren artikulua.– Onartzea langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak. Aldaketa horiek dekretu honen II. eta IV. eranskinetan daude jasota, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez onartu ziren.

Hirugarren artikulua.– Onartzea 807 betekizunari beste idazkuntza bat ematea, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikora egokitzeko (2021eko ekainaren 5eko BOEn argitaratua, 134. zk.): «Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera».

Laugarren artikulua.– Urtarrilaren 28ko 6/2020 Dekretuan egindako akatsak zuzentzea, V. eranskinean zehazten den moduan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

I.– Dekretu honen I. eta II. eranskinetan jasotako aldaketek eta 807 betekizunaren idazkuntza berriak ondorioak izango dituzte dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

II.– Dekretu honen III. eranskinean jasotako aldaketek 2021eko azaroaren 10etik aurrera izango dituzte ondorioak.

III.– Dekretu honen IV. eranskinean jasotako aldaketek 2021eko ekainaren 14tik aurrerako atzeraeragina izango dute.

IV.– Dekretu honen V. eranskinean jasotako aldaketek (huts-zuzenketa) 2020ko otsailaren 1etik aurrerako atzeraeragina izango dute.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

I. ERANSKINA
ALDAKETEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ALDAKETEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ALDAKETEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
ALDAKETEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
HUTSEN ZUZENKETA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala