Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2021eko irailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4901

EBAZPENA, 2021eko irailaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, laneratzeko enpresentzako eta enplegu-zentro berezientzako aparteko dirulaguntza-deialdi bat ebaztekoa, zehazki beren jarduerak etenda edo murriztuta dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta; laguntzok 2020ko deialdian iragarri ziren.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioari jarraituz, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 2020ko abenduaren 17ko Legegintzako Dekretuaren 8.6 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, dirulaguntzen hartzaileak laneratzeko enpresak eta enplegu-zentro bereziak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda edo murriztuta dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. Laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horretarako,

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea laneratzeko enpresentzako eta enplegu-zentro berezientzako aparteko laguntza-deialdian emandako dirulaguntzen onuradun izan diren enpresen zerrenda, zehazki beren jarduerak etenda edo murriztuta dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. Laguntzok 2020ko deialdian iragarri ziren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko uztailaren 1eko bileran onartuta (2020ko uztailaren 7ko EHAA, 132. zenbakia) eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak 2020ko azaroaren 17an hartutako 2020ko azaroaren 25eko Ebazpenaren bidez luzatuta (2020ko azaroaren 18ko EHAA, 235. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera eta onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzen zenbatekoa ebazpen honen eranskinean adierazten dira.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala