Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2021eko irailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4895

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearena, interesdunei zuzenketa-idazkia jakinarazteko.

Eranskinean zerrendatutako obra, jarduera edo ekoizpenen gaineko eskubideak inskribatzeko eskabideak aztertu dira, eta haiekin batera aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, zuzendu daitezkeen akats batzuk aurkitu dira.

Jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten da EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen zuzenketa-idazkia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera.

Interesdunek hamar egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako akatsak zuzentzeko. Jakinarazitako idazkia interesdunaren eskura egongo da EAEko Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistroan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Adierazitako epean zuzenketa egiten ez bada, interesdunak eskaeran atzera egin duela ulertuko da, Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren Erregelamenduaren 19. artikuluan xedatutakoaren arabera (martxoaren 7ko 281/2003 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori), hala erabakitzen duen ebazpena eman ondoren.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 2a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala