191. zk., 2021eko irailaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4889
IRAGARKIA, 2021eko abuztuaren 13koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita etxebizitza babestuaren kontratua berritzeko ebazpena.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Samaniego kalea 2 - 1.a, Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko dio. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, agertu denetik zenbatzen hasita, edo, adierazitako epean agertzen ez bada, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Adierazitako epean espresuki onartzen ez bada, adjudikazioari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko-egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 13a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.