Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2021eko irailaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKADIKO KIROL PORTUAK
4875

EBAZPENA, 2021eko irailaren 1ekoa, Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariarena, Donostiako kirol-dartsenan 7. zerrendako aisiako ontzientzako amarralekuak esleitzeko deialdia ebazten duena.

Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariaren 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez, hasiera eman zaio Donostiako kirol-dartsenan 7. zerrendako aisiako ontzientzako amarralekuak erabiltzeko emakidak esleitzeko prozedurari. Deialdi publikoa izanik, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, 2021eko apirilaren 20an, 76. zenbakian.

Deialdiaren xedea 7. zerrendako aisiako ontzientzako amarralekuak esleitzea da.

A) Amarraleku finkoak edo urte osokoak erabiltzeko emakidak:

1.– Hirurehun eta laurogeita lau (384) amarraleku eskaini dira guztira.

2.– Kategoria bakoitzeko plaza-kopurua hau da:

a) Pantalanerako amarralekuak, guztira 5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 1,72 metrokoa duten ontzientzat: 107.

b) Pantalanerako amarralekuak, guztira 6 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 1,85 metrokoa duten ontzientzat: 49.

c) Pantalanerako amarralekuak, guztira 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 2,00 metrokoa duten ontzientzat: 86.

d) Pantalanerako amarralekuak, guztira 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 2,20 metrokoa duten ontzientzat: 48.

e) Pantalanerako amarralekuak, guztira 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 2,35 metrokoa duten ontzientzat: 8.

f) Pantalanerako amarralekuak, guztira 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 2,50 metrokoa duten ontzientzat: 4.

g) Pantalanerako amarralekuak, guztira 6,80 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 2,20 metrokoa duten ontzientzat: 6.

h) Pantalanerako amarralekuak, guztira 7,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 2,20 metrokoa duten ontzientzat: 9.

i) Pantalanerako amarralekuak, guztira 7,35 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 2,35 metrokoa duten ontzientzat: 10.

j) Pantalanerako amarralekuak, guztira 7,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 2,50 metrokoa duten ontzientzat: 11.

k) Pantalanerako amarralekuak, guztira 7,80 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 2,80 metrokoa duten ontzientzat: 25.

l) Pantalanerako amarralekuak, guztira 7,80 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 3,00 metrokoa duten ontzientzat: 2.

m) Pantalanerako amarralekuak, guztira 8,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 3,00 metrokoa duten ontzientzat: 2.

n) Pantalanerako amarralekuak, guztira 8,50 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 3,00 metrokoa duten ontzientzat: 5.

o) Pantalanerako amarralekuak, guztira 9,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 3,20 metrokoa duten ontzientzat: 6.

p) Pantalanerako amarralekuak, guztira 10,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 3,20 metrokoa duten ontzientzat: 5.

q) Pantalanerako amarralekuak, guztira 10,50 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehieneko zabalera 3,20 metrokoa duten ontzientzat: 1.

Okupazioaren gehieneko zabalera da ontziaren zabalera gehi gerpa edo ontziaren defentsak, pantalan bakoitzaren tipologiaren arabera.

B) Denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakidak (urriaren 1etik hurrengo urteko maiatzaren 31ra).

1.– Zazpi (7) amarraleku eskaini dira.

2.– Kategoria bakoitzeko plaza-kopurua hau da:

a) Pantalanerako amarralekuak, 8 eta 9 metro bitarteko luzera eta 3,40 metroko gehieneko zabalera duten ontzientzat: 2.

b) Pantalanerako amarralekuak, 9 eta 10,5 metro bitarteko luzera eta 3,40 metroko gehieneko zabalera duten ontzientzat: 4.

c) Pantalanerako amarralekuak, 10,5 eta 12,50 metro bitarteko luzera eta 4,00 metroko gehieneko zabalera duten ontzientzat: 1.

5 metrora arteko guztizko luzera duten ontzientzako amarraleku finkoak izeneko a) kategorian, eskainitako plazak 105era murriztu dira, eta 7,80 metrora arteko guztizko luzera duten ontzientzako amarraleku finkoak izeneko k) kategorian, eskainitako plazak 24ra murriztu dira. Amarratzeko aginduaren 5.4 artikuluak amarraleku erabilgarrien kopurua eta horien ezaugarriak aldatzeko, murrizteko edo handitzeko aukera ezartzen du, baina aldaketa orok arrazoituta egon behar du. a) kategorian, bi plaza kendu dira, segurtasun arrazoiengatik, ekaitzetan izan daitezkeen maniobragarritasun- eta arrisku-arazoengatik. k) kategorian, amarraleku bat kendu da, Donostiako portuan dagoen 6. zerrendako ontzien amarratzearen ondoriozko beharrei erantzun ahal izateko (hala jasoko da ondorengo deialdi batean).

I. eranskin gisa (Amarralekuen zerrenda kategoriaren arabera, plaza bakoitzaren izena eta neurria adierazita) erantsi da. I. eranskin bi erantsi dira: batean, amarraleku finkoak erabiltzeko emakiden deialdia jaso da, eta bestean, berriz, denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdia.

Emandako epearen barruan, II. eranskinean (kategorien araberako eskabideen zerrenda) kategoria bakoitzerako zerrendatzen diren eskabideak aurkeztu dira. II. eranskin bi erantsi dira: batean, amarraleku finkoak erabiltzeko emakiden deialdia jaso da, eta bestean, berriz, denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdia.

Prozedura aplikagarria Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduan jasotakoa da. Agindu horren bidez, aisiako ontzien titularrek amarralekuak erabiltzeko emakidak esleitzeko prozedura eta emakiden araubidea (aurrerantzean, Amarratze-agindua) arautzen dira. Prozedura aplikagarriari buruzko Euskadiko Kirol Portuakeko zuzendariaren 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarrietan ezarritakoa ere aplikatuko da.

Eskabideak eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta deialdiaren oinarriak eta araudia aplikatuz, baldintzak ez betetzeagatik baztertu egin dira III. eranskinean zerrendatutako eskabideak (baztertutako eskabideak). Eranskin horretan zehazten da baztertzea eragin duen akatsa edo ez-betetzea.

III. eranskin bi erantsi dira: bata, amarraleku finkoak erabiltzeko emakiden deialdirako, eta bestea, berriz, denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdirako.

Amarratzeen Aginduaren 14.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, amarralekuak esleitzeko orduan, amarralekuaren eskaera aurkezteko unean ontzia duten eskatzaileek izango dute lehentasuna. Deialdian ezarritako amarratze-kategoria guztietan, eskaera egiten den unean ontzia duten eskatzaileen kopurua eskainitako amarralekuen kopuruaren berdina edo handiagoa denez, eskaera egiten den unean ontzirik ez zuten eskabideak itxarote-zerrenda osatzera igaroko dira zuzenean. Itxarote-zerrenda hori V. eranskinean (eskaeren itxarote-zerrenda) jasotzen da. Bertan, lehenik eta behin, esleipendun izan ez diren eskaerak zerrendatzen dira, kategorien arabera ordenatuta, eta handienetik txikienera edo ur-laminaren okupazio-azaleraren arabera ordenatuta, eta, ondoren, ontzirik gabeko eskaerak, horiek ere kategorien arabera ordenatuta, eta handienetik txikienera edo ur-laminaren okupazio-azaleraren arabera. V. eranskin bi erantsi dira: bata, amarraleku finkoak erabiltzeko emakiden deialdirako, eta bestea, berriz, denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdirako.

Amarralekuak esleitzeko erabili den irizpidea amarraleku bakoitzaren neurrietara hobekien egokitzea edo kategoria bakoitzean esleitu beharreko amarraleku bakoitzeko ur-lamina gehien okupatzea da. Hala ezartzen da amarratze-aginduaren 14.1 artikuluan. Horren arabera:

«Amarralekua esleitzeko, ontziaren neurri zehatzak hartuko dira kontuan, eskainitako plazekin erlazionaturiko luzera, zabalera eta sakonerari dagokienez, eta lehentasuna emango zaie amarralekuaren eskaera aurkezteko unean ontzia duten eskatzaileei eta amarratzeko plazen neurrietara hobekien egokitzen diren ontziei, baldin eta ontzien zabalerek eta mahukek atrakatze-lanetan maniobrak egiteko aukera ematen badute». Ondorio horietarako:

– Ontziaren luzera, guztira, esleitu beharreko amarralekuaren fingerrak duen luzeraren 3/2 ingurukoa izango da.

– Itsasontzien mahuka guztien batura esleitu beharreko plazaren ondoz ondoko finger bien arteko zabaleraren % 90 ingurukoa izango da.

Irizpide hori oinarri hartuta, kategoria bakoitzerako eskaeren zerrenda egin da, handienetik txikienera ordenatuta, ontziaren neurrien edo ur-laminaren okupazio-azaleraren arabera.

Amarralekuen kategoria bakoitzean, esleitu beharreko amarralekuak eta haien dimentsio zehatzak identifikatu dira, eta horien kategoriaren araberako zerrenda ebazpen honen I. eranskinean jaso da. Eta, deialdiaren zazpigarren oinarrian ezarritakoaren arabera, amarralekuak esleitu dira, eta horien emaitza IV. eranskinean (kategorien araberako esleipen-zerrenda) jaso da. IV. eranskin bi erantsi dira: bata, amarraleku finkoak erabiltzeko emakiden deialdirako, eta bestea, berriz, denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdirako.

Plaza bakoitzari esleitu zaio amarraleku bakoitzaren neurrietara hobekien egokitzen den edo I. eranskinean adierazitako amarraleku bakoitzaren ur-laminaren okupazioa hobekien optimizatzen duen kategoria bakoitzerako onartutako eskaeren zerrendako (II. eranskina) ontzia.

Ez da berdintasun-egoerarik gertatu amarraleku bakoitza esleitzerakoan, eta, beraz, ez da zozketarik egin notario aurrean egoera horiek ebazteko.

Hala, amarraleku finkoak edo urte osokoak erabiltzeko emakiden kasuan, ontzi bakoitzak hartu beharreko gehieneko azalera edo ontzien neurriak erregistratutako eskaeran ezarritako ontziaren guztizko luzeraren eta ontzi bakoitzaren gehieneko okupazio-zabaleraren emaitza dira, eta honela definitzen dira bigarren oinarrian: ontziaren mahuka gehi ontziaren gerpa edo defentsak, pantalan bakoitzaren tipologiaren arabera.

Denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakiden kasuan, ontzi bakoitzak hartu beharreko gehieneko azalera edo ontzien neurriak kalkulatzeko, ontziaren luzera osoa eta erregistratutako eskaeran ezarritako gehieneko zabalera hartuko dira kontuan.

Irizpide horiekin, eskari-zerrenda bat egin da, eskatzaile bakoitzak dagokion eskabide-inprimakian aukeratu duen emakida-modalitatearen eta eskatzaile bakoitzari esleitu zaion amarratze-kategoriaren arabera, ontzien dimentsioen arabera edo erregistratutako eskaeran adierazitako ur-laminaren okupazioaren azaleraren arabera.

2017ko urriaren 19ko Aginduaren 15. artikuluaren 2. puntuaren arabera, deialdian eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten eskabideak baztertu edo ukatu egin dira.

Azkenik, amarralekua esleitu zaie I. eranskineko zerrendaren arabera kategoria bakoitzean esleitu beharreko plaza bakoitzaren neurrietara ondoen egokitzen diren ontziei, eta amarratzea egokitu ez zaien gainerako ontziak, eta baita ontzirik gabeko eskaerak ere, amarratze-kategoria bakoitzari dagokion itxarote-zerrendara eraman dira, 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 21.1 eta 14.1 artikuluaren, eta Donostiako kirol-dartsenan aisialdi ontzien 7. zerrendako amarralekuak erabiltzeko emakidak esleitzeko prozedurari hasiera ematea erabakitzen duen 2021eko apirilaren 20ko Ebazpenaren zazpigarren oinarriaren- prozeduraren, 2. Puntuan, Plazaren esleipena; 2. atalean, 2.1. azpiatalean ezarritakoaren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 24. artikuluak Euskadiko Kirol Portuak erakundearen xedea ezartzen du, eta, besteak beste, xede hori Jaurlaritzak esleitzen dion aisialdi-erabilera nautikoko portuen eta horiekin lotutako erabilera-eremuen kudeaketa integrala dela jasotzen du. Ildo beretik doa maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren bidez onartutako estatutuen 5. artikulua.

Era berean, Euskadiko Kirol Portuak erakundeari bere eginkizunak gauzatzeko behar dituen baliabideak atxikitzen dizkion maiatzaren 12ko 59/2020 Dekretuaren 1. artikuluak, hainbat porturen kirol-portuko zerbitzu publikoaren kudeaketa esleitzen dio erakundeari, besteak beste, Plentziako kirol-portuarena. Beraz, Euskadiko Kirol Portuak erakundeari dagokio Plentziako kirol-portuari dagokion portuko jabari publikoa kudeatzea eta, horrekin batera, amarralekuen erabileraren emakidak esleitzea.

Horrenbestez, maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Kirol Portuak erakundearen estatutuen 15.2 o) artikuluak zuzendaritza honi esleitzen dizkion ahalmenen arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bi deialdietako bakoitzerako (amarraleku finkoak erabiltzeko emakida eta denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakida), kategoria bakoitzari dagozkion amarralekuen zerrenda osatzea, gehieneko neurriekin edo okupatu beharreko ur-laminaren azalerarekin. I. eranskinak.

Bigarrena.– Bi deialdietako bakoitzerako (amarraleku finkoak erabiltzeko emakida eta denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakida), eskaeren zerrenda osatzea, eskabide bakoitzari dagokion esleipenarekin, ontzien neurrien eta kategorien arabera egokia den amarratze-kategorian, atrakatze- eta desatrakatze-eragiketetan maniobratzeko aukera egokia bermatuz. II. eranskinak.

Hirugarrena.– Esleipen-prozeduraren bi deialdietako bakoitzerako (amarraleku finkoak erabiltzeko emakida eta denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakida) III. eranskinean zehaztutako eskabideak baztertzea, eranskin horietan adierazitako baldintzak ez betetzeagatik.

Laugarrena.– Bi deialdietako bakoitzerako (amarraleku finkoak erabiltzeko emakida eta denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakida), IV. eranskinetako zerrendetan jasotako eskaerentzat amarralekuak erabiltzeko emakidak onartzea. Emakida epea hamabost urtekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Bosgarrena.– Bi deialdietako bakoitzerako (amarraleku finkoak erabiltzeko emakida eta denboraldiko amarralekuak erabiltzeko emakida), itxarote-zerrendak osatzea. Zerrenda horiek V. eranskinetan jasotzen dira, eta horietan sartzen dira, kategoria bakoitzerako, baldintzak bete arren amarralekurik esleitu ez zaien eskabideak. Itxarote-zerrenda orokor horietan, lehenik eta behin, esleipendun izan ez diren eskabideak sartzen dira, eta, ondoren, ontzirik gabeko eskaerak, bi kasuetan kategorien arabera eta neurri edo okupazio-azalera handienetik txikienera ordenatuta.

Seigarrena.– Hamar eguneko epea ematea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, deialdi honetan amarralekua erabiltzeko emakidaren esleipendunei, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunpeko beste edozein portu eta instalaziotan ontzi berarekin amarralekua erabiltzeko baimena badute, Euskadiko Kirol Portuari epe horretan amarratzeko zein plazari uko egiten dioten jakinarazteko.

Zazpigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabeteko epea ematea emandako amarralekua okupatzeko.

Plazaren kokalekua Euskadiko Kirol Portuak erakundeko langileen aurrean egingo da, betiere kokapen hori Donostiako portuko langileentzat ezarritako portu-zerbitzuen ordutegiaren barruan egiten bada, eta kokapena ordutegi horretatik kanpo egiten bada, kokapena ontziaren jabeak bakarrik egingo du, eta, ondoren, portuko langileek kokapen hori egiaztatuko dute eta ontzien neurketa egingo dute, Amarratzeei buruzko Aginduaren 16.5 eta 17.2 artikuluetan ezarrita dagoen moduan, eta prozedurari hasiera eman dion 2021eko urtarrilaren 20ko deialdiaren ebazpenaren zazpigarren oinarriko 2. puntuan ezarritakotik eratortzen diren zehaztasun falta posibleak izan ditzakeen ondorioekin.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 1a.

Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendaria,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.

I. ERANSKINA
AMARRALEKUEN ZERRENDA KATEGORIAREN ARABERA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ESKAEREN ZERRENDA, KATEGORIEN ARABERA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
ESLEIPEN-ZERRENDA, KATEGORIEN ARABERA
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
ESKAEREN ITXARON-ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala