191. zk., 2021eko irailaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (271 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4864
EBAZPENA, 2021eko irailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita nola osatuko den ebaluazio-batzordea kualifikazio apaleko gazte langabeentzako 2021-2023ko dirulaguntzen deialdian.
Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabeen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2021-2023ko dirulaguntzen deialdian (2021-06-29ko EHAA), prozedura eta ebazpena arautzen dituen 7. artikuluaren 3. apartatuan, ezarrita dago balorazioa egiteko batzorde tekniko bat sortuko dela eskabideak aztertzeko eta horien balorazioa egiteko.
Batzordea honela osatuko da:
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendaria.
– Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzako Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna edo, hala badagokio, haren ordezkaria.
– Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko hiru teknikari.
Deialdiko 7. artikuluaren arabera, balorazioa egiteko batzorde horren ardura da aurkezten diren eskabideetarako ebazpen-proposamenak egitea.
Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da nola osatzen diren dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoak.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Ebazpen honek aipatutako deialdiaren 7. artikuluan aurreikusitako balorazioa egiteko batzordearen osaera jakinaraztea:
Batzordeburua:
– Jesús Losada Besteiro, Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendaria.
Idazkaria:
– Miren Jone Irizar Ariceta, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Kide titularrak:
– Mari Carmen Vea-Murguía Basterra, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduraduna.
– Joseba Larrañaga Osinalde, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Ordezko kideak:
– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
– Javier Armaolea Juaristi, Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko teknikaria.
Balorazioa egiteko batzordea baliozkotasunez eratuta dagoela ulertuko da baldin eta batzordeburua eta idazkaria edo, hala badagokio, haien ordezkoak eta kideen erdiak azaltzen badira.
Batzordeburua ez badago, kideetako bat jarriko da buruan, lehen adierazitako hurrenkeraren arabera.
Idazkaria ez badago, lehen aipatutako kideetako batek egingo ditu idazkari-lanak, lehen adierazitakoaren alderantziko hurrenkeran.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 6a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,
JESÚS LOSADA BESTEIRO.