189. zk., 2021eko irailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 2 orri.)
- EPUB (228 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4834
EDIKTUA, 2021eko abuztuaren 13koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, honako dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinarazten dituena: 30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa, seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituena.
Aipatutako dokumentazio-errekerimenduak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie, dirulaguntza ematea ala ez ebazte aldera, euren espedienteari buruzko dokumentazioa, behean zehazten dena, aurkeztu beharko dutela, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.
Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa aipatutako helbidean. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 13a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.