189. zk., 2021eko irailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4831
IRAGARKIA, 2021eko abuztuaren 18koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente bati buruzko agertze-errekerimendua jakinaraztekoa.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio, haren espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko, 10 eguneko epean agertu beharko duela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan. Halaber, interesdunari jakinarazten zaio epe hori igaro eta gero ez bada agertu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 18a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.