189. zk., 2021eko irailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4828
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2021eko ekainaren 21eko Ebazpena, Oinarrizko Ordainketa (OO) eta Klimarako eta Ingurumenerako Jardunbide Onuragarriak Aplikatzeko (GR) 2020ko kanpainarako laguntzak ematen dituena eta horiek ordaintzeko agintzen duena, NBEF Europako funtsen kargura.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan euskuratu daiteke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 16a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.