Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2021eko irailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4825

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 24koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez iragarritako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2019. urterako laguntzak emateko deialdia egin zen.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez iragarri ziren EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2019. urterako laguntzak.

Aipatutako aginduaren bederatzigarren ebazpen-zatiaren 4. paragrafoak hau xedatzen du: «aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen baten bidez EHAAn argitaratuko da emandako dirulaguntzen eta laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda, baita diruz lagundutako gizarte-ekitaldiak eta horiei dagozkien zenbatekoak ere, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.»

Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, jende orok jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, iragarri ziren EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2019. urterako laguntzak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 24a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala