Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2021eko irailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4811

AGINDUA, 2021eko irailaren 10ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bitartez jabetzaren erregistratzaile bat izendatzen baita. Hartara, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dagoen lanpostu bat betetzeko lehiaketa ebazten da.

Hutsik dagoen Jabetza Erregistroa betetzeko hasitako espedientea aztertu da. Jabetza Erregistro hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko uztailaren 8ko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketan sartu zen (2021eko uztailaren 15eko BOE), eta, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– emandako ahalmenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Rafael Burgos Ávila jauna izendatzea Laguardiako Jabetza Erregistroa betetzeko (arrazoia: Alejandra María Pérez-Benavides Acuña andrearen lekualdatzea).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 10a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala