186. zk., 2021eko irailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4789
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzan hasitako zehapen-espedienteetan emandako ebazpen-proposamenak. Espediente horiek bide publikoan, taldean, edariak kontsumitzeari buruzkoak dira.
Ebazpen-proposamenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Alegazioak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Ebazpen-proposamenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Vitoria-Gasteiz kalea 3 – 4, Donostia).
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 16a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.