186. zk., 2021eko irailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (224 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4788
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariak zehapen-prozedurak hasi dituela, bide publikoan, taldean, edariak kontsumitzearekin lotuta.
Ezinezkoa izan da zehapen-espedienteak irekitzeko erabaki horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesdunak 15 egun balioduneko epea dauka, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea aztertzeko, Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Vitoria-Gasteiz kalea 3 – 4, Donostia); defentsarako egokitzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko; eta, hala badagokio, prozeduran erabili nahi dituen frogak proposatzeko.
2.– Adierazitako epean zehapen-prozedurari hasiera ematen dion erabakiaren edukiari buruzko alegaziorik egiten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena, eta, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak egin direla ulertuko da.
3.– Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen badu, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honen 1. puntuan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 16a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.