186. zk., 2021eko irailaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4780
AGINDUA, 2021eko irailaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu uztea sinatzen dut:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Julian Beloki Guerra jauna Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Komunikazio Gaietan aholkulariaren kargutik kentzea (5223 kodea, 10 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2021eko abuztuaren 30etik aurrera izango ditu eraginak. Kargu-uztearen eguna zerbitzuak emateko azken egunarekin bat etorriko da, betiere.
Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 9a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.