Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2021eko irailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERMUKO UDALA
4753

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita AOD-01 «Okin Zuri» eremuaren Plan Berezia hasierako izaeraz onetsi dela eta jendaurrean jarri dela ingurumen-azterketa estrategikoarekin batera.

2021eko uztailaren 20an Udalbatzak egin zuen ezohiko bilkuran, korporazio-kideen legezko kopuruak aho batez honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

«Ermuko Udalak, Udalbatzarrak 2019ko urriaren 15ean egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Trion Planes y Servicios SLP enpresak idatzitako AOD-01 Okin Zuri antolamendu geroratuko eremuaren Hiri Antolamenduko Plan Berezia hasierako izaeraz onesteko erabakia hartu zuen.

Era berean, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapidea egin zitzaion planari, prozedura sinplifikatuaren bidez.

2020ko urtarrilaren 14an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren zuzendariak ebazpena eman zuen, hirigintza-dokumentuari ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoa egin behar zitzaiola ezarriz, ezin baitzen ziurtatu haren ezarpenak ingurumenean ondorio txar nabarmenik izango ez zuenik. Aldi berean, ingurumen-azterketa estrategikoaren irismen-dokumentua formulatu zuen.

Aurrekari horiek ikusita, eta aipatutako irismen-dokumentuan ezarritakoa aplikatuz, Plan Bereziaren hirigintza-dokumentu berri bat idatzi behar izan da, ingurumen-organoak emandako gogoetak jasotzeko. Era berean, ingurumen-azterketa estrategiko berri bat idatzi da, prozedura arruntaren bidez izapidetzeko.

Bi dokumentu horiek aztertuta, udal-zerbitzu teknikoek egindako aldeko txostenak aztertuta, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 97. artikuluan eta martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, honako erabaki hau hartu da:

Lehenengoa.– Hasierako izaeraz onartzea Ermuko Udalak sustatutako «AOD-01 Okin Zuri antolamendu geroratuko eremuaren Hiri Antolamenduko Plan Berezia», 2021eko maiatzekoa.

Bigarrena.– Berrogeita bost egun balioduneko epean jendaurrean jartzea hirigintza-dokumentua eta ingurumen-azterketa estrategikoa. Horretarako, iragarkiak argitaratuko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, probintziako egunkari batean eta udaletxeko iragarki-taulan, eta jakinarazpen pertsonala egingo zaie jabeei eta gainerako interesdunei.

Hirugarrena.– Espedienteari buruzko kontsultak egingo zaizkie sektorean eskumenak dituzten administrazio publikoei.»

Ermua, 2021eko irailaren 2a.

Alkatea,

JUAN CARLOS ABASCAL CANDÁS.


Azterketa dokumentala