184. zk., 2021eko irailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (239 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4752
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak erabaki duela zehapen-prozedura hastea.
Aipatutako egintza jakinarazten saiatu baina lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hamabost (15) egun balioduneko epea izango du interesdunak alegazioak egiteko eta frogaldia eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko, espedientea ikusteko eta bertan dauden dokumentuen kopiak lortzeko, helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza, Donostia kalea 1 - 8. solairua (Lakua I), Vitoria-Gasteiz.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 11.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.