184. zk., 2021eko irailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4751
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita alegazioak egiteko epea ezartzeko erabakia, erabilera turistikoko etxebizitzari aplikatu beharrekoa.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
EGINTZAREN LABURPENA
Interesdunari 15 egun balioduneko epea ematea, bere eskubide eta interesen defentsan alegazioak aurkezteko, eta egiaztapen-prozedura hasteko ebazpen horren testu osoa ikusteko; horretarako, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoan agertu beharko du (Easo kalea 10, Donostia).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 10a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.