Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2021eko irailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4738

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzen 2020ko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira dirulaguntzak emateko ebazpenak, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia organismo autonomo honen Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2020ko martxoaren 3ko bileran (2020ko martxoaren 24ko EHAA, 58. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten dira, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala