184. zk., 2021eko irailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (265 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4737
EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko 2020ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdiaren babespean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira laguntzak emateko ebazpenak.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak finantzatzeko dirulaguntzen deialdiaren babespean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2020ko otsailaren 25eko bileran (2020ko martxoaren 9ko EHAA, 47. zk.). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere dago adierazita (ebazpen honen I. eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.